parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Ikastaro honetan, Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutuko dugu, Bergarako Errege Seminarioa ―Gipuzkoak eta Euskal Herriak historian zehar izan duen hezkuntza eta zientzia-erakunde garrantzitsuena―. Gaur egun ezezaguna izan arren, XVI. mendearen bukaeratik gaur egun arte beti izan da goi mailako hezkuntza erakundea.

Wolframaren aurkikuntzari leku berezi bat eskainiko diogu, hori izan delako Euskal Herriak bere ibilbide historiko guztian zientziari egin dion ekarpen garrantzitsuena: elementu kimiko berri baten aurkikuntza, hain zuzen ere.

Laboratorium “gizarte museoa” ere ezagutzeko aukera emango du ikastaroak. Esandako altxor historiko-zientifikoa gordetzen du eta bere helburu nagusia garapenaren alde lan egitea da, beti ere, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik. Zientzia, ondare eta gizarte topagunea da.

Ikastaro honek aukera paregabea eskaintzen du parte-hartzaileen kultura zientifikoa aberasteko!

HELBURUAK

- Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutzea.

- Euskal Herriak zientziari egindako ekarpen unibertsala ezagutzea: wolframa elementu kimikoaren aurkikuntza.

- Kultura zientifikoa sustatzea.

HARTZAILEAK

Ikastaroa hau kultura zientifikoarekiko, Euskal Herriko zientziaren historiarekiko eta gizarte museoekiko interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.

METODOLOGIA

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Asteazkenetan.

2025eko azaroak 12-19-26.

2025eko abenduak 3-10-17.

Ordutegia: 17:00-19:00.

ESKAKIZUN TEKNIKOAK

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

PREZIOA

Ikastaro hau doakoa da.

MATRIKULA IREKIA

Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

DATAK

Hasiera data:

2025eko azaroak 12.

Bukaera data:

2025eko abenduak 17.

Orduak: 15.

______________

Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.


Kolaboratzaileak

Kolaboratzaileak